'Egunean Behin' aplikazioan aritzeko taldea sortu du Elgoibarko Izarrak

Barren.eus 2021ko ira. 24a, 12:00

Elgoibarko Izarrak taldea sortu du 'Egunean Behin' lehiaketan parte hartzeko. Elgoibartarrek elkarrekin euskaraz jolasteko aukera ematea da talde honen ideia, elkarrekin euskaraz gozatzeko. Datorren irailaren 27an, astelehenean, hasiko du 8. denboraldia lehiaketak.

Bakarka edo taldean jokatzeko prestatua dago Eibarko CodeSyntax enpresak garatutako 'Egunean Behin' aplikazioa. Taldeak egiteko aukera hori baliatuta, Elgoibarko Izarrak erabaki du taldea sortzea. Elgoibarko Izarra taldean sartzeko E26E82 giltza sartu behar da. 

 • Sariak
Herritarrengan euskara sustatzeaz gain, lehia osasuntsu bat sortu nahi du Elgoibarko Izarrak, eta denboraldi amaieran sari bat banatuko du lehen sailkatuarentzat, eta bigarren sari bat ere banatuko dute zozketa bidez.

'Egunean Behin' lehiaketak demaseko arrakasta lortu du, eta azken denboraldian 60.000 lagun bahino gehiagok hartu zuten parte. Astelehenean hasiko den zortzigarren denboraldia abenduaren 12an bukatuko da eta, final handia jokatuko daute gero. Finalaren eguna ez dute oraindik zehaztu, bai, aldiz,zuzenean ETB1ean emango dutela. Izan ere, Euskal Telebista da edizio berri honetako babesle nagusia.
 • 10 galdera egunean
Lehiaketaren funtsa oso sinplea da: 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea. Aplikazioaren izenak dioen bezala, egunean behin bakarrik erantzun daitezke galderak eta astez aste eguneratzen da sailkapena. Euskara hutsezko aplikazioa da eta orotariko gaiak lantzen ditu: matematika, historia, geografia...

2021 09 24 egunean behin app