Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 18 markel garate euskara esaldi lehiaEuskararen egunaren harira antolatutako esaldi lehiaketan Markel Garate mendaroarra izan da irabazlea, ‘Nik hasi zuk jarraittu’ leloarekin.

Euskararen eguneko esaldi lehiaketa antolatu zuten DBH eta Batxilergoko ikasleentzat Atxutxiamaikak eta Gatelekuak Elgoibarko Udaleko Euskara Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Markel Garate mendaroarra izan da irabazlea ‘Nik hasi zuk jarraittu’ leloarekin. Lelo hori Euskararen Eguneko kamisetarako baliatuko dute. Kamisetak doan banatuko dituzte, 13-18 urte bitarteko nerabeen artean.

Iaz ere antolatu zuten lehiaketa eta Uxue Mancisidorrek aurkeztutako "Nire ahotik zure belarrira" esaldia izan zen irabazlea.

2015 11 18 markel garate

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza