Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 21 tertuliak kafea promo elgoibar izarraEuskaraz berba egiteko erraztasunik ez dutenei laguntzeko sortu zuten Tertuliak egitasmoa 2001ean Elgoibarko Izarrak eta herriko bi euskaltegiek, eta aurten ere eutsiko diote egitasmoari.

Tertuliak programa urrian hasiko da eta ekainera arte izango da, eta programaren oinarrian astero izango den ordubeteko tertulia-saioa dago. Lauzpabost laguneko taldeak osatu eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egongo da, taldea dinamizatzeko. Iaz, adibidez, 35 lagunek parte hartu zuten, sei taldetan banatuta.

Tertuliak programa doan da eta izena emateko epea urriaren 8an amaituko da.

Programaren eragileak Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia dira, eta Elgoibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jasotzen du. Euskaraz hitz egin nahi baina, arrazoi ezberdinengatik, horretarako aukerarik ez duten herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

  • AEK euskaltegia  (607 601 423) / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 
  • Udal Euskaltegia  (943 742 731) / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 
  • Elgoibarko Izarra  (943 741 626) / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza