Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 13 ningra rap uxue iturrate arg dani blancoUrriaren 16rako antolatu dute aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldia Elgoibarko Izarrak eta Udalak, IMHren laguntzarekin, eta zabalik dago izena emateko epea. Euskara ala ezkara ertzetan izena jarri diote zikloari, eta besteak beste, euskaldun izatea zer den izango dute mintzagai. Bi hitzaldi eta beste bi mahai-inguru prestatu dituzte horretarako, eta ondorengoak izango dira gonbidatuak.

 

  • Ibon Manterola linguistikan doktorea. Zumaiarra.
  • Miren Artetxe Euskal Filologian lizentziatua, bertsolaria eta soziolinguistian ikerlaria. Hendaiarra
  • Ibai Iztueta Biologian lizentziaduna eta kognizio zientzien eta giza zientzien adarrean doktorea EHUn.
  • Eneko Gorri, Miarritzeko Euskara teknikaria eta iaz, Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria eskuratu zuena, ‘Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa’ lanagatik.
  • Tarana Karim abokatua, itzultzailea eta aktibista. Azerbaijandarra
  • Kike Amonarriz Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista eta egun Euslkaltzaleen Topaguneko presidentea. Tolosarra
  • Ningra raplari euskalduna. Uxue Iturrate izenez. Bitorianoarra, arabarra.
  • Garazi Arrula Txalaparta argitaletxeko editorea. Tuterarra.
  • Nerea Ibartzabal idazle, bertsolari eta kazetaria. Markinarra.
  • Idurre Eskisabel kazetari eta antropologoa. Beasaindarra.

Emanaldiari amaiera emateko Ningrak rap kontzertua emango du. Goizez izango da jardunaldia, 9:30etik 14:30era, baina nahi duenak pintxo-bazkarira geratzeko aukera izango du.

Jardunaldiak 20 euroko prezioa dauka, eta bazkaltzera geratzea nahi dutenek, 27 euro ordaindu beharko dituzte. Interesatuek urriaren 8rako eman beharko dute izena Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita, 943 741 626 telefonora deituta edota honako izen-emate orrian datuak emanda.

2021 09 13 Euskara ala ezkara ertzetan elgoibarkartela

∞Lotura duten albisteak:

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza