Zabalik dago urrian egingo den 'Euskara ala Ezkara ertzetan? jardunaldietan izena emateko epea

Barren.eus 2021ko eka. 24a, 10:44

‘Euskara ala ezkara ertzetan?’ jardunaldiak antolatu dituzte Elgoibarren urriaren 16rako. Bi hitzaldi eta beste bi mahai-inguru izango dira, eta urtero legez, euskalgintzan itzal handia duten lagunak gonbidatuko dituzte.

Zelakoak izan ginen euskaldunak? Eta orain zelakoak gara? Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea? Badago hizkuntza-ideologiarik? Euskalduntasun onak eta txarrak al daude? Zer da euskara naturala edo jatorra? Nolakoak izango gara euskara eta euskaldunak etorkizunean? Euskara etxetik jasotzen ez duenak zergatik aukeratzen du euskara? Zer behar du euskarak aukeratua izateko? Nolako euskara behar du periferiak? Nolako periferia behar du euskarak?. Galdera hauei eta gehiagori erantzuten ahaleginduko dira Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak urriaren 16rako antolatu duten Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI. mendean izenburuko jardunaldian. Bi hitzaldi eta beste bi mahai-inguru izango dira, eta urtero legez, euskalgintzan itzal handia duten lagunak gonbidatuko dituzte:

  • Ibon Manterola linguistikan doktorea. Zumaiarra.
  • Miren Artetxe Euskal Filologian lizentziatua, bertsolaria eta soziolinguistian ikerlaria. Hendaiarra
  • Ibai Iztueta Biologian lizentziaduna eta kognizio zientzien eta giza zientzien adarrean doktorea EHUn.
  • Eneko Gorri, Miarritzeko Euskara teknikaria eta iaz, Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria eskuratu zuena, ‘Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa’ lanagatik.
  • Tarana Karim abokatua, itzultzailea eta aktibista. Azerbaijandarra
  • Kike Amonarriz Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista eta egun Euslkaltzaleen Topaguneko presidentea. Tolosarra
  • Ningra raplari euskalduna. Uxue Iturrate izenez. Bitorianoarra, arabarra.
  • Garazi Arrula Txalaparta argitaletxeko editorea. Tuterarra.
  • Nerea Ibartzabal idazle, bertsolari eta kazetaria. Markinarra.
  • Idurre Eskisabel kazetari eta antropologoa. Beasaindarra.

 • Izena emateko
Interesdunek Elgoibarko Izarran eman behar dute izena, eta hainbat bide zabaldu dituzte horretarkao: aurrez aurre, Elgoibarko Izarran Aita Agirre eraikineko hirugarren solairuan duen bulegora joanda; Telefonoz, 943741626 telefono zenbakira deituta (Imanol), e-postaz (elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus) edota honako loturan datuak beteta. Bi prezio zehaztu dituzte antolatzaileek: 27na euro ordaindu beharko dituzte pintxo-bazkarira geldituko direnek, eta 20na euro, bazkaltzen geldituko ez direnek.

2021 06 24 Euskara ala ezkara2021 14 kartela ona

∞Lotura duten albisteak: