Aurten 30.300 euro emango dizkio Udalak Elgoibarko Izarrari bi egitasmoren finantzaketan laguntzeko: 15.500 euro emango dizkio BARREN astekariarentzat eta 14.800 euro emango dizkio Mendaroko udalekuak kudeatzeko. Udalekuak HH3tik LH6ra arteko haurrentzako udaleku irekiak eskainiko dituzte aurten ere udan, ekainaren 21etik uztailaren 16ra. Izena emateko epea apirilaren 26tik maiatzaren 9ra izango da, eta plazak mugatuak izango dira.