Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 23 mendaro euskaraz kartela uemaMendaron bertan hutsetik euskara ikasteko aukera izango da apiriletik ekainera bitartean. UEMArekin eta Arno Guraso Elkartearekin elkarlanean sortu ditu Mendaroko Udalak euskara eskolak.

40 orduko ikastaroa izango da, eta apirilean, Aste Santu bueltan hasi, eta ekainean bukatuko da. Astean bi egunez emango dituzte eskolak, 14:30etik 16:30erako ordutegian, eta Udaletik jakinarazi dute gehienez 12 lagunentzako lekua izango dela. Taldea, izena ematen dutenen hurrenkeraren arabera osatuko da.

Interesdunek martxoaren 31a arteko epea dute izena emateko. Horretarako bi bide jarri dituzte:

  1. E-postaz, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.
  2. Telefonoz, ondorengo bi telefono zenbaki hauetako batera deituta: 943 033 282 / 685 720 010.

Ikastaroaren prezioa hamar eurokoa izango da mendaron erroldatuta daudenentzat eta hogei eurokoa Mendarotik kanpokoentzat.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza