Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 17 Bultza euskaltegia aekPandemiagatik izan ez balitz, Korrika izango genuen aurten. Baina iazko urrian, AEK-k jakinarazi zuen urtebete atzeratuko zutela euskaren aldeko lasterketa, ezinbestean. Korrika, baina, ez da euskara sustatzeko lasterketa hutsa; AEKrentzat finantzaketa iturri garrantzitsua ere bada, eta galera hori leuntzeko eta euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko, Bultza euskaltegia! - Bultza euskara! dinamika abiatu du AEK-k. 

 Hiru ardatz izango ditu dinamikak. Batetik, gutun bana bidaliko diete Euskal Herriko administrazio nagusiei, euskalduntze prozesuaren normalizazioan pausoak emateko garaia dela gogoraraziz. Euskalduntze mugimenduak nolako baldintzak izan beharko lituzkeen jasoko dute gutunean, eta edukiari buruz zehaztasun handirik eman ez badute ere, duela 55 urte Rikardo Arregi euskaltzale eta kazetariak Euskaltzaindiari helarazi zion gutunaren oinarri bera izango duela aurreratu dute. Eragileekin ere lan egingo dute, eta akuilu-lana egiteko eskatuko diete nork bere eremuan, uste dutelako eragileek paper garrantzitsua jokatzen dutela. Bestetik, herritarren babesa eta ekarpena ere eskatuko dute, jendeartearen arnasa ere ezinbestekoa dutelako. Horretarako, Bultza Euskaltegiak! ekitaldiak ere antolatuko dituzte Euskal Herriko hainbat herritan martxoaren 28rako, Korrika bukatuko zen egunerako, eta diru bilketa kanpaina ere hasiko dute martxoaren amaiera aldera. Korrika atzeratzeak zuloa eragin du AEKren aurrekontuan, eta hasiera batean banku bidezko finantzaketaren bitartez eman diote erantzuna. Zorpetze horri ere aurre egiten laguntzeko herritarren sostengua behar dute, baina. Ekarpenak AEKren webgunean egin daitezke, hainbat eratan. 

 
Martxoaren 28ko ekitaldia Elgoibarren
 
Aurten ere kalean nahi du AEK-k euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, eta horretarako, Elgoibarren ere antolatu dute ekitaldia, martxoaren 28rako. Hona hemen egitaraua:
  • 12:00 Bertsolari batek  hasiera emango dio ekitaldiari
  • 12:01 Marrazkigile bat marrazkia egiten hasiko da
  • 12:05 AEKren mezua irakurriko dute
  • 12:10 Bertso-rapa 
  • 12:15 Euskal Herrian Euskaraz kantua abestuko dute elkarrekin
  • 12:20 Talde argazkia aterako dute (jendea ezingo da dagoen tokitik mugitu argazkirako)
  • 12:25 Bertsolariaren agurra
  • 12:30 Eskerrak ematea
Antolatzaileek jakinarazi dute 60 lagun jartzeko lekuak izango direla

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza