Berdintzen beketarako eskabideak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 22ra arte egongo zabalik. Esleipendunek bederatzi hilabete izango dituzte ikerketa osatzeko.
Beken ikerketa-gaiak honako hauek dira:
- beka: Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
- beka: Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatua.
- beka: Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…).
- beka: Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).
Pertsona fisikoek bide presentziala zein elektronikoa erabil dezakete deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko. Pertsona fisikoen taldeek, aldiz, ezinbestean bide elektronikoa erabili beharko dute. Hautaketa Batzorde batek aztertuko ditu eskaerak eta ebazpenaren ondoren, aukeratutako ikertzaileek, bederatzi hilabete izango dituzte ikerketa osotzeko.