333 ikaslek hartu dute parte Mendaroko XXVI. euskarazko ipuin lehiaketan

Barren.eus 2021ko ots. 26a, 14:56

Hiru mailatan antolatu dute lehiaketa: A mailan, LH1etik lH4ra artekoek parte hartu dute, guztira 74 ikaslek: 39 neskak eta 35 mutilek. Ipuin batetik abiatuta marrazki bat egin behar izan dute maila honetakoek. B, mailan, berriz, alderantzizko lana egin behar izan dute: ilustrazio batetik ipuin bat sortu. LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko 259 ikaslek parte hartu B mailan: 160 neskak eta 99 mutilek. C maila DBH3 eta DBH4ko ikasleentzat sortu zuten, baina ez da parte hartzailerik izan. Lehiaketan parte hartu duten guztiek koadernotxo bana jaso dute oparitzat, baina saridunak sei izan dira. A mailan, Izadi Etxarte (L2) eta Ainara Txurrukaren(LH4) lanak saritu dituzte. B mailan, berriz, lau irabazle izan dira: Yuren Huertos (LH5), Jule Goikoetxea (LH6), Paule Soto (DBH1) eta Duna Garate (DBH2). Irabazleen lanak Mendaroko liburutegian jarriko dituzte ikusgai. 

Sari horiez, gain, baina sei liburu elektroniko ere zozkatu ditu Udalak parte hartu duten guztien artean, eta honakoei egokitu zaizkie: Fahd Chikr (LH2), Endika Cabreras (LH4), Naroa Rodriguez (LH5), Nora Txurruka (LH6), Marina Fernandez (DBH1) eta Sarah Yanire (DBH2).
Epaile lanetan, berriz, honako hauek jardun dira: Iñaki Goitia, Aitor Etxeberria, Gorka Larrañaga, Nerea Isasi, Maite Apellaniz eta Nerea Larrañaga.