Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! topaketetan izena emateko epea

Barren.eus 2021ko ots. 8a, 16:36

UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, laugarren urtez jarraian antolatuko ditu Salto! udalerri euskaldunetako gazteen topaketak.

 Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta UEMAk zabaldu du dagoeneko izena emateko epea. Mendaro UEMAko kidea denez, parte hartzeko aukera dute gazte mendaroarrek. 15-18 urte arteko gazteak izango gara topaketan, 2003-2006 artean jaiotakoak.
Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. "Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatu eta ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin", azaldu dute antolatzaileek.
Iaz, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zen ekimena.
Izena emateko epea aste honetan zabaldu du UEMAk, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik.
Hiru modutara eman daiteke izena:

Hemen informazio osagarria, PDFan: Salto! 2021. Diptikoa.
Bideoa: orain arteko topaketen irudiekin eta parte hartzaileetako batzuen laguntzarekin egindako bideoa, aurtengo topaketetarako deialdia eginez.