Euskaraldia ariketaren bigarren edizioaren balorazioa kaleratu du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak

Barren.eus 2021ko urt. 29a, 10:25

Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioak Elgoibarren eman eta laga duenaren balorazioa egin eta zabaldu du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak. Balorazioa hiru ikuspuntu aintzat hartuta egin dute: Taldeak berak egin duena dator hasieran; gero, berriz, ariketan parte hartzeko izena eman zuten norbanakoena eta entitateena dator.

 Jende askok egin zuen ariketa azaroaren 20tik abenduaren 4ra arteko 15 egunetan, eta, oro har, elgoibartarrek gustura egin zuten ariketa. Hala ere, balorazio guztietan azpimarratu da COVID-19ak izandako eragina, ariketa prestatu, gizarteratu eta egiteko orduan.

 

 ∞Lotura duten albisteak: