'Beitxu, beitxu!' kanta aurkeztuko dute eguenean

Barren.eus 2015ko urr. 7a, 09:29

Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak lipdub bat egingo du azaroaren 28an, Euskararen Egunaren harira. Elgoibarko hainbat musikarik eta kantarik lipdub-erako espresuki sortutako Beitxu, beitxu! kanta aurkeztuko dute eguen honetan, urriaren 8an. 

Abenduaren 3an da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta aurtengo ospakizunak azaroaren 28an egingo dituzte, 13:00etatik aurrera. Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak bi ekimen nagusi prestatu ditu: herri bazkaria eta lipdub-a. 

Maalatik Kalegoen plazaraino egingo dute lipdub-a, Elgoibarko hainbat musikarik ekimen horretarako bereziki prestatu duten kantarekin. Beitxu, beitxu! izena jarri diote abestiari. Musika Aitor Novarena da, eta letra Uxue Alberdik jarri dio. Kantaren grabazio-lanetan, berriz, Elgoibarko hainbat musikarik* eta kantarik** parte hartu dute.

Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan aurkeztuko dute kanta jendaurrean, urriaren 8an, eguena, 19:30ean. Herritarrak kanta ezagutzera gonbidatu dituzte.

*Musikariak: Alfonso Guillo (kontrabaxua), Patxi Zabaleta (gitarra), Aitor Nova (pianoa, saxofoia eta dultzainak), Naia Membrillera (kajoia), Gorka Mujika (perkusioa), Iban Urizar (tronpeta), Iban Guinea (tronboia)

**Ahotsak: Nerea Gil, Garazi Ayesta, Haritz Arrieta, Iban Urizar, Aitor Nova, Selestina Mealelei eta Cosmin Liviu Iga.

Lotura duten albisteak:

2015 10 02 beitxu beitxu kanta grabazioa

2015 10 02 beitxu beitxu abestia

2015 10 02 beitxu beitxu kanta nova

2015 10 02 beitxu beitxu kanta garazi

2015 10 02 beitxu beitxu kanta1

2015 10 02 beitxu beitxu abestia1