Zabalik dago ‘Tertuliak’ programan izena emateko epea

Barren.eus 2015ko urr. 6a, 09:47

Euskaraz berba egin nahi baina erraztasunik ez zeukatenei euskaraz jarduteko aukera eskaintzeko sortu zuten Tertuliak programa, 2001ean. Aurten ere ez dute hutsik egingo, eta Tertuliak programa urriaren amaieran jarriko dute martxan.

Tertuliak programa, esan bezala, urrian hasi eta ekainera arte izango da, eta programaren oinarrian astero izango den ordubeteko tertulia-saioa dago. Lauzpabost laguneko taldeak osatu eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egongo da, taldea dinamizatzeko. Antolatzaileen esanetan, programan parte hartzera gonbidatuta daude euskaraz hitz egin nahi baina, arrazoi ezberdinengatik, horretarako aukerarik ez daukazuen herritar guztiak.

Tertuliak programa doan da eta izena emateko epea urriaren 23an amaituko da. 

Programaren eragileak Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia, eta Udal Euskaltegia dira. 

• Izena emateko eta informazio gehiago:

AEK euskaltegia: 607 601 423

Udal Euskaltegia: 943 74 27 31 

Elgoibarko Izarra: 943 74 16 26