Liburu elektroniko bana eman die Mendaroko Udalak 'Nik kontatuko dizut' lehiaketan parte hartu zutenei

Barren.eus 2020ko abe. 7a, 14:17

'Nik kontatuko dizut' lehiaketa antolatu zuen itxialdian Mendaroko Udalak eta iragarri zuen sei liburu elektroniko zozketatuko zituela parte hartzen zuten ume guztien artean. Lehiaketa hutsik uztea erabaki zuten, baina, parte-hartzea txikiegia izan zelakoan, eta liburu bana eman zieten parte hartu zuten hiru umeei. Ez zuten begi onez ikusi umeek.

Sortu ziren desadostasunak kontuan hartuta, baina, Udalak atzera egin du bere erabakian eta e-book bana eman die parte hartu zuten hiru lagunei.

"2020ko azaroaren 16an, aurreko erabakiak sortu dituen desadostasun iritziak baloratu ondoren, eta batez ere hurrengo lehiaketetan parte hartzeko motibazioa falta sortu dezakeelakoan, Udalak erabaki du parte hartzaile bakoitzari e-book bana ematea saritzat". Hala zabaldu zuen joan zen astean Mendaroko  Udalak prentsa ohar bidez. Danel Garcia, Maia Soto eta Luken Zulaika ziren lehiaketan parte hartu zuten hiru umeak eta joan zen ostegunean jaso zuten saria. Gaur, pozarren agertu dira hirurak saria eskutan hartuta.

∞Lotura duten albisteak: