Batetik, Bigarren Euskaraldia Elgoibarren bideoa emango da. Bideoaren oinarrian jendea dago eta Euskaraldiak gure herrian laga duenaren lagin bat jasotzen da bertan. Bestetik, 6000 metroan dokumenatala ere emango da. Dokumentala Himalayan grabatuta dago eta 12 euskal gazte eta 9 xerpa gazte dira protagonistak. Felipe Uriarte mendizalea da dokumentalaren zuzendaria eta Herriko Antzokian izango da dokumentala aurkezteko.
- Amaiera ekitaldian parte hartzeko izena eman behar da aurretik. Izena emateko, deitu 943 741 626 telefonora edota idatzi elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus e-postara.
∞Lotura duten albisteak:
- Herriko Antzokian egingo dute Euskaraldiaren amaiera ekitaldia Elgoibarren (2020-11-27)
- Zer moduz ari zara Euskaraldia ariketarako aukeratu duzun rola betetzen? (2020-11-27)
- 1.499 elgoibartarrek eta 239 mendaroarrek eman dute izena Euskaraldia ariketan (2020-11-26)