Zer moduz ari zara Euskaraldia ariketarako aukeratu duzun rola betetzen?

Barren.eus 2020ko aza. 27a, 10:11

Euskaraldia ariketaren lehen egunetan nola moldatzen ari diren galdetu die BARRENek herritarrei kalean, zer moduz ari diren betetzen aukeratu duten rola, hain zuzen ere.

Euskaraldiaren bigarren edizio honetan, 1.499 elgoibartarrek eta 239 mendaroarrek eman dute izena, lehen edizioan baino 304 eta 81 lagun gutxiagok, hurrenez hurren. Izena ematea jaitsi egin da, baina bai Elgoibarko Euskaraldia Taldea eta baita Mendaroko Euskara Batzordea ere oso gustura daude herritarrek ariketari erakutsi dioten atxikimenduarekin.

Euskaraldirako izena eman duten entitateak, berriz, 104 izan dira Elgoibarren, eta guztira, 419 arigune sortu dira entitate horietan.

2020 11 25 Euskaraldia Elgoibar azaroak 24datuak

∞Lotura duten albisteak: