Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Martxan da Elgoibarren eta Euskal Herri osoan Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioa. Gaur hasi eta abenduaren 4ra arte, euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egitea izango da Euskaraldian izena eman duten herritarren helburua. Horretarako, aurretik, lehen edizioko metodologia errepikatuz, Ahobizi edo Belarriprest rola aukeratu behar izan dute. Bigarren edizioan, gainera, herriko entitateek ere izena eman eta era aktiboan parte hartzeko aukera izango dute, ariguneak sortuta.

 

Zer egin behar dute ariketan izena eman dutenek?
Euskaraldia ariketa bat da, euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin erabiltzeko ariketa soziala. Metodologia, berriz, lehen ediziok bera da, Ahobizi eta Belarriprest rolekin. Zer egin behar dute rol bat edo bestea aukeratu dutenek?

Ahobizi rola aukeratu dutenek:
AHOBIZI rola aukeratu dutenek, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, euskaraz egingo diete euskaraz ulertzen dutenei. Baita ezezagunei ere, lehen hitza, ulertzen duten ala ez ikusi arte. Hori da hartu duten konpromisoa. Ariketak iraungo duen 15 egunetan, paparrean eta bistan eramango dute Ahobizi txapa, eta Ahobizi musukoa ere bai, erosi dutenek.

Belarriprest rol aukeratu dutenek:
BELARRIPREST rola aukeratu dutenek, azaroaren 20tik abenduaren 4ra,  euskaraz ulertzen dutela eta haiei euskaraz egiteko adieraziko diete euskaraz dakitenei. Hori da hartu duten konpromisoa. Ariketak iraungo duen 15 egunetan, paparrean eta bistan eramango dute Belarriprest txapa, eta Belarriprest musukoa ere bai, erosi dutenek.

Arigune bateko kide direnek:
Bigarren edizioan entitateek ere era aktiboan parte hartzeko aukera izan dute, eta ariguneak sortzea izan da entitateen egiteko nagusia. Euskaraz lasai berba egiteko sortu dituzten guneak edo taldeak dira ariguneak. Bertako kide guztiek ulertzen dute euskara eta gehiengoak erabaki du arigunea sortzea. Bestalde, hamabost egunotan, herritarrek euskaraz lasai berba egiteko aukera izango dute entitate batera joan eta arigune ikurra ikusten badute.

2020 11 20 euskaraldia hasi elgoibar

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza