Azken egunak Euskaraldian izena emateko

Barren.eus 2020ko aza. 17a, 11:12

Elgoibarko Euskaraldia Taldetik azaldu dutenez, eguenean amaituko da Euskaraldian izena emateko epea. Beraz, hiru egun baino ez dira geratzen ariketa egin nahi duten elgoibartarrek izena emateko.

Izena emateko, hiru aukera daude:

  1. euskaraldia.eus web orrian, on-line.
  2. Elgoibarko Izarraren bulegora joanda edo deituta. Aita Agirre kulturgunean, 3. solairuan. Tel.: 943 741 626.
  3. Aita Agirreko kulturguneko sarrera nagusian, arratsaldetan, 18:00-20:00 ordutegian jartzen duten mahaian.

Ariketaren ikurra den txapa ere Aita Agirre kulturgunean jaso behar da. Txaparekin batera, rolari lotutako musukoa erosteko aukera ere izango da. "Beraz, animatu eta mugitu euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egin nahi duzuenok".

∞Lotura duten albisteak: