Txapak Aita Agirre kulturgunean jaso behar dira:
- Goizetan: 9:00-14:00 (3. solairuan).
- Arratsaldetan: 18:00-20:00 (sarrera nagusian).
Txapekin batera, nahi izanez gero, norberak aukeratutako rolari lotutako musukoa erosteko aukera ere izango da, 5 euro ordainduta.
Azaroaren 20an emango zaio hasiera ariketari, eta abenduaren 4ra arte iraungo du; 15 egunekoa izango da.
Euskaraldiari ekiteko astebete baino falta ez denean, Elgoibarren dagoeneko 1.000 lagunek baino gehiagok eman dute izena. Elgoibarko Euskaraldia Taldeak 16 urte beteta izan eta euskara ulertzen duten herritar guztiak animatu nahi ditu ariketan izena ematera.