Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 11 12 euskararen eguneko esaldi lehiaketa 2019 irabazlea nerea urbietaAntolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo parte-hartzea apala izan da eta ez da egon kamiseta batean jartzeko moduko esaldirik. Horren ordez antzerki bat antolatuko dute.

Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak esaldi lehiaketa antolatu dute seigarren urtez, Euskararen Egunaren harira. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako lehiaketa zen, eta euskararekin zerikusia zuen esaldiren bat osatu behar zuten partaideek, euskara hitza agertu gabe. Esaldi irabazlearekin kamisetak ateratzea zuten helburu, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez aurtengo parte-hartzea apala izan da eta ez da egon kamiseta batean jartzeko moduko esaldirik.

 • Antzerkia Oskar Estangarekin

Esaldi lehiaketaren ordez antzerki bat antolatu dute Batxilergoko lehenengo mailakoentzat. Oskar Estanga (Gaintza, Nafarroa, 1978) musikariak bertsolaritzatik hartutako bat-bateko tresnekin estilo desberdinetako kantak inprobisatuko ditu. Geletan emango ditu saioak, urtea amaitu aurretik.

• Euskarazko esaldi lehiaketako aurreko edizioetako irabazleak

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza