Euskaraldiako txapak jasotzeko mahaiak ipiniko dituzte Mendaron

Barren.eus 2020ko aza. 12a, 14:11

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldia ariketarako izena eman duten mendaroarrek barikuan eta zapatuan izango dute dagokien txapa eskuratzeko aukera, Mendaroko Euskara Batzordetik jakinarazi dutenez.

Era berean, oraindik izena eman ez dutenei izena emateko datuak ere hartuko dizkiete, hala nahi izanez gero. Udaletxe azpiko lokal parean jarriko dute mahaia. Barikuan, 18:00etatik 19:30ak aldera arte egongo dira bertan, eta zapatuan, 12:00etatik 13:30ak aldera arte. Gogoratu, hala ere, www.euskaraldia webgunean ere badagoela izena emateko aukera, azaroaren 19ra arte.