Ahobizi ala Belarriprest? Oraindik ez dakizu zer rol aukeratu?

Barren.eus 2020ko urr. 27a, 09:16

Euskaraldian izena eman nahi duzu, baina ez dakizu zer rol aukeratu? Ariketa egin nahi duzu baina zalantzan zaude: Ahobizi ala Belarriprest? Zure zalantzak argitzen laguntzeko bi bideo prestatu ditu Euskaraldiak.

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

Hona hemen rol bakoitzak zer esan nahi duen azaltzen duten bideoak, bat edo beste aukeratzeko lagungarri izango zaizuelakoan:

∞Lotura duten albisteak: