Ariketa azaroaren 20tik abenduaren 4a egingo da, eta antolatzaileek parte hartzera deitu dituzte herritarrak. "Gaur egungo egoera zail honetan, euskara zenbat eta gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egitea sekula baino garrantzitsuagoa da", esan du Kike AMonarrizek, Euskaltzaleon Topaguneko lehendakariak.
Euskararen erabilera aktibatzeko ariketa soziala da Euskaraldia eta bigarren edizioa da aurtengoa. Era guztietako entitateek parte hartu duteko ariketan: enpresek, saltokiek, erakundeek, elkarteek, zerbitzu enpresek, hezkuntza alorreko eragileek.... Aurten, baina, berrikuntza nagusia ariguneak dira, entitate horietan euskaraz lasai egiteko sortutako espazioak. Gaur jakinarazi dutenez 25.091 arigune baino gehiago sortu dira Euskal Herrian 6.727 entitatetan. Horietatik %52 barne ariguneak dira (entitate barrukoak), eta gainerako guztiak, kanpo ariguneak (entitateek herritarrekin duten harremanerako espazioak). Entitateen inguruko datuak eman dituzte, baina norbanakoek ere parte har dezakete Euskaraldian, eta izena emateko epea zabalik dago. (Euskaraldiaren web orrian eman behar da izena). Eta Ahobizi edo Belarriprest gisa parte hartzeko deia ere egin dute gaur Baionan. Zenbakien ignuruan "oso balorazio positiboa" egin dute antolatzaileek, are gehiago jakinda zein egoeratan bizi garen, pandemia dela eta ez dela. Zailtasun guztien gainetik, baina, mezu positiboa zabaldu du Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak: "Erakutsi dugu pandemiari aurre egin nahi diogula, gure komunitatea berrindartu nahi dugula, eta oztopoak oztopo, Euskal Herri gero eta euskaldunago bat nahi dugula". Elgoibarren, 104 entitatek eman dute izena Euskaraldian,eta Mendaron, 24k.