Nagusi eta haurrentzako kamisetez gain (10 euro), kozinatzeko mantalak (10 euro), poltsak (5 euro) eta baita lanpasak (15 euro) ere aurkituko ditu erosleak aipaturiko webguneetan. Honakoa da produktuak erosi ahal izateko sartu beharreko lotura: https://docs.google.com
• Euskaraldia urtea dela bistaratzeko
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldian bigarren ekitaldia. Azaroa konturatu orduko etorriko zaigu eta euskara bultzatzeko ariketa soziala egiten hasteko eguna datorrenerako guztiak prest egotea nahi dute sustatzaileek. Hori dela eta, merchandising atala abiarazi du Euskaraldiak, bi helburu argirekin: batetik, aurtengoa Euskaraldia urtea dugula ikustaraztea; bestetik, jendea kontzientziatzen hasi dadila, armairuan gordeta daukan Ahobizi edo Belarriprest txapa ateratzen hasi eta euskarari beste bultzada bat emateko momentua iritsi dela berriz. "jantzi euskara zure egunerokoan eta jantzi zaitez Euskaraldiaren produktuekin", eskatu dute.
Euskaraldiaren bigarren edizio honek, bi berritasun nagusi ditu. Batetik, 11 egunetik 15 egunetan ariketa egitera pasako garela, “gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”; bestetik, norbanakoen lanketari, entitateen lanketa batuko zaiola. Hau da, banaka euskararen aldeko lana egin beharrean taldeka ere egitea bilatuko da.