Hamar leku geratzen dira urriaren 3ko ‘Euskara ala Ezkara’ jardunaldirako

Barren.eus 2020ko ira. 16a, 20:34

Urriaren 3rako ari dira antolatzen 'Euskara ala Ezkara' jardunaldia Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala, Dijitalidadea enpresarekin lankidetzan, eta antolatzaileek esan dutenez, hamar bat leku bakarrik geratzen dira libre.

'Euskara ala Ezkara Elgoibarren?'  izango da aurtengo gaia, Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren diagnosia bateratua eta adostua egitea da helburua. Interesatuek irailaren 25era arte dute izena emateko aukera.  Informazio gehiagorako eta Izena emateko: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626 edo euskara@elgoibar.eus / 943 744 366

Egitaraua:

  • 9:30 -10:00: Ongi etorria
  • 10:00 -10:30: Zer dago egin nahi dugunaren oinarrian? Marko teorikoa. Gotzon Barandiaran.
  • 10:30 -11:00: Egin al da antzerakorik beste inon? Azpeitiko esperientzia.
  • 11:00 -11:30: Zer kontatu didazue elgoibartarrek? Koadernoan jasotakoa. Gorka Arrese.
  • 11:30 -12:00: atsedena, kafea eta pastak
  • 12:00 -14:15: Tailerra 1: ondorioen gaineko gogoeta.
  • 14:15 -15:45: BAZKARIA
  • 15:45 -17:45: Tailerra 2. Kulturaren BILGUNEA: nahi edo behar dugu? Zertarako?  
  • 17:45 -18:00: Gaurkoz nahikoa!
  • 18:00 -19:00:  Kontzertua: Jon Gurrutxaga.  

2020 06 26 EuskaraalaezkaraPROMOA elgoibar

∞Lotura duten albisteak