Zabalik dago gurasoentzako euskara ikastaroetan izena emateko epea

Barren.eus 2020ko ira. 8a, 09:23

Gurasoentzako euskara ikastaroetan hizkuntza ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dituzte: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko.

Urtero bezala, Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak, gurasoentzako hainbat euskara ikastaro antolatu dituzte, herriko ikastetxeekin elkarlanean.

Ikastaroak pertsonalizatuak izango dira erabat, ordutegia gurasoen beharretara moldatu ahal izango baita. Era berean, gurasoek Udalaren beka lortzeko aukera izango dute. 0-12 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek matrikula erdia ordainduko dute, eta bekaren bitartez, ikastaro amaieran, baldintza batzuk betez gero, ordaindutako matrikularen erdia jasoko dute.

Izena emateko epea irailaren 25era arte izango da.

  • Informazio gehiagorako honako telefonoetara deitu ahal izango da: 943 742 731 (Udal Euskaltegia) edo 607 601 423 (AEK euskaltegia)
  • Eskuorria -PDF-