Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 16 iparhaizea eragileak

Elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu dute Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duten zikloan. Elgoibartarrok Euskal Herriaren iparraldea hobeto ezagutzea da zikloaren helburua, eta horretarako prestatu dute urriaren 2an hasi eta azaroaren 14an amaituko den programa. (egitaraua dauka)

Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Gotzon Garate idazle eta euskaltzale nekaezinaren oroimenez urtero udazkenean antolatzen duten zikloak, zazpigarren edizioa beteko du aurten. Eta zazpigarrena izanda, Euskal Herriaren osotasuna aintzat hartu nahi izan dute. Aurtengo zikloaren arrazoia edo motiboa, programaren izenburuan azaltzen den moduan, Iparraldea izango da. 
• Elkarlanean antolatutako zikloa

Zikloaren urteroko eragileak Elgoibarko Izarra eta Udala badira ere, aurten beste elkarte-erakunde batzuen elkarlanarekin “jantzi” eta “aberastu” dute programa. Sinuöse taldea, Morkaiko mendizale-elkartea, Haritz dantzari-taldea, Elgoibarko Gazte Asanblada, Etxe-tar enpresa, Belaustegi jatetxea, eta Txarriduna hotela dira, hain zuzen ere, aurtengo edizioan parte hartuko dutenak.    
Denen gustuko ekintzak

“Iparraldea hobeto ezagutzeko hamaika modu egon daiteke, eta guk gurea prestatu dugu”, adierazi dute. Eragileon ezaugarriak eta jarduerak aintzat hartu eta adin eta gustu gehienentzat erakargarria izan daitekeen programa antolatzen saiatu direla azaldu dute. “Gu gustura geratu gara, baina jendeak esan beharko du asmatu dugun ala ez. Hitzaldiak, musika-kontzertuak, kantu-bazkaria, mendi-ibilaldia eta, nobedade moduan, pastorala antolatu ditugu. Guk dakigula, Elgoibarren estreinakoz izango dugu pastorala ikusteko aukera”.

Parte hartzeko gonbita

Haizea dator Iparraldetik! ekimenaren antolatzaileek eta babesleek elgoibartarrak eta inguruko herrietakoak animatu nahi dituzte antolatutako ekintzetan parte hartzera. “Izan ere, programarik onena ere hutsaren parean geratzen da jendeak parte hartzen ez badu. Beraz, apuntatu zuen agendetan gehien gustatzen zaizkizuen ekintzak eta azaldu eguna iristen denean. Eta ez ahaztu programaren berri zuen ingurukoei ematea. Ea denon ahaleginari eta parte-hartzeari esker Elgoibarren eta Iparraldearen artean dagoen distantzia txikitzea lortzen dugun. Hori da helburu nagusia”.

2015 09 16 iparhaizea eragileak lpHonako hau da Haizea dator iparraldetik ziklorako prestatu duten programa:


Mixel Etxekopar, musika-kontzertua, Sinuoserekin elkarlanean

Urriak 2, barixakua. 23:00etan

Sarrerak: Sotoan, egunean bertan.

Prezioa: 3€

Kultur Etxeko sotoan


Euskara Iparraldean: egiak eta susmoak, hitzaldia
Xan Aire

Urriak 7, asteazkena. 19:00etan

Kultur Etxeko hitzaldi-gelan


Mendi-ibilaldia, Ainhoatik Donibane Garazira
Morkaiko mendizale elkartearekin

Urriak 10-11-12

Prezioa: 70 € (80 €, bazkide ez direnentzat)

Izena emateko: Elgoibarko Izarra eta Morkaiko Mendizale elkartea

Izena emateko azken eguna: urriak 2 (23 lagunentzat)


Iparraldeko kultura, hitzaldi-elkarrizketa
Antton Luku eta Miren Artetxe

Urriak 14, asteazkena. 19:00etan

Kultur Etxeko hitzaldi-gelan

 

Kantu-bazkaria, Aire ahizpak hirukotearekin

Belaustegi jatetxean.

Kantura etorriko dira: Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi, Jon Gurrutxaga eta Iban Urizar.  

Urriak 24, larunbata. 14:00etan

Prezioa: 35 euro

Izena emateko: Elgoibarko Izarran (urriaren 19a baino lehen).

Babeslea: Belaustegi jatetxea


Gure herriaren iparra ez galtzeko, gehigarri berezia

BARREN astekarian

Urriak 30

 

Ederlezi pastorala

Haritz dantzari taldearekin elkarlanean

Herriko Antzokian

Azaroak 14, larunbata. 17:30ean.

Sarrerak hartzeko: aurretik, Elgoibarko Izarran, eta egunean bertan, Herriko Antzokian.

Prezioa: 5 euro

Babeslea: Etxe-tar enpresa

 
Nahia x Matthys eta Xiberoots musika-taldeen kontzertua

Gazte Asanbladarekin elkarlanean

Gaztetxean

Azaroak 14, larunbata. 23:00etan

Sarrerak: Gaztetxean, egunean bertan.

Prezioa: 3 euro

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza