Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 15 gurasoentzako euskara ikastaroakUrtero bezala, Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak, gurasoentzako hainbat euskara ikastaro antolatu dituzte, herriko ikastetxeekin elkarlanean. Irailaren 25era arte eman daiteke izena.

Euskara ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dira: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko. 0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek matrikula erdia baino ez dute ordainduko. Horretaz gain, gurasoek Udalaren beka lortzeko aukera izango dute. Bekari esker, izena ematerako orduan ordaindutako kopuruaren erdia jasoko dute. Ordutegiak, bestalde, gurasoen beharrizanen arabera moldatu ahal izango dira.

Informazio gehiago nahi duenak Udal Euskaltegiko telefonora (943 742 731) edo AEK euskaltegikora (607 601 423) dei egin dezake.

  • Informazio osoagoa eta izen-emate orriak hemen eta hemen.

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza