Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 29 Hitzarmena Mendaroko Udala Elgoibarko Izarra2020rako lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak.

 

Iñaki Arregi Mendaroko alkateak eta Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako presidenteak sinatu dute hitzarmena, zeinaren arabera Elgoibarko Izarrak 26.800 euro jasoko dituen aurten, bi proiektutarako: BARREN aldizkarirako eta udalekuetarako.

 

Euskara Sailetik bideratu du dirulaguntza hori Mendaroko Udalak. BARREN aldizkariak 14.800 euro jasoko ditu, eta gainerako dirua, 12.000 euro, udalekuak antolatzeko izango da. Hitzarmena betetzen dela zaintzeko ardura Mendaroko Udalaren Euskara Batzordearena izango da. Hitzarmena sinatu ostean, Elgoibarko Izarrako presidente Iñaki Kondek eskerrak eman dizkio Mendaroko Udalari emandako babesagatik, eta aurrerantzean ere lankidetzan jarraitzeko borondatea eta konpromisoa agertu dizkio.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza