Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 24 euskaraldia 17 zinegotziak elgoibar udala adierazpena BarrenElgoibarko udal ordezkariek aho batez onartu dute gaur egin duten Osoko Bilkuran Euskaraldiaren adierazpen bateratua, euskararen erabilera indartzeko antolatu duten Euskaraldiaren bigarren edizioa babesteko.


Bertan adierazten duten moduan, udal barrura begira ekimena zabaltzeko konpromisoa hartu du Udalak, eta baita herrira begira sustatzaile lanetan aritzekoa ere. Bigarren edizioan norbanakoez gain, entitateek ere parte hartu ahal izango dute, eta Elgoibarko Udalak ere, entitate gisa, parte hartuko du. Honako konpromisoak hartu ditu Udalak: Ekimenaren sustatzaile izango da Elgoibarko Euskaraldia taldearekin batera. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du. Ariguneak identifikatu eta bultzatuko ditu, eta udalkide, herritar eta herriko eragileei dei egiten die urtean zehar izango diren prestaketa-lanetan parte har dezaten ahobizi eta belarriprest gisa eta ariguneetan parte har dezaten.
Ordezkari politikoen egiteko nagusia izango da, bestalde, Udalean eta Udalaren ardurapeko entitateetan ekimena zabaltzea. Horrenbestez, ekimen honetan ahalik eta arigune, eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzeko urratsak emango dituzte, arduradun politikoak nahiz langileak izan. Azkenik, Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible izan daitezen eta praktika horiei etorkizunean eutsi ahal izateko. 

 ERAKUNDE ADIERAZPENA

  • Elgoibarko Udalbatzak bat egiten du Euskal Herri osoan zehar bideratuko den Euskaraldiarekin, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra, eta ekimenaren sustatzaile izango da Elgoibarko Euskaraldia Taldearekin batera. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du.
  • Elgoibarko Udalak, entitate gisa, Euskaraldian izena emango du, horretarako beharrezko ariguneak identifikatuz eta bultzatuz.
  • Udalkide, herritar eta herriko eragileei dei egiten diegu urtean zehar izango diren prestaketa-lanetan parte har dezaten eta, bere garaian, ahobizi eta belarriprest izan daitezen eta ariguneetan parte har dezaten.
  • Ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan eta bereziki Udalean eta Udalaren ardurapeko entitateetan ekimena zabaltzea. Horrenbestez, ekimen honetan ahalik eta arigune gehien, eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzeko urratsak emango ditugu, arduradun politikoak izan nahiz langileak izan.
  • Elgoibarko Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible izan daitezen eta praktika horiei etorkizunean eutsi ahal izateko.

2020 06 24 euskaraldia 17 zinegotziak elgoibar udala adierazpena Barren 1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza