Gazteen arteko hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera informala bultzatzea da “EusLiderrak” izeneko programaren helburua. Parte hartzen diharduten Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre BH Institutuko ikasleek bi lehiaketa antolatu dituzte: I. Emoji Lehiaketa eta Errezeta Lehiaketa.
Elgoibarko Institutuko Eusliderrek txokolatezko bizkotxo baten errezeta jaso dute bideo batean. Errezeta lehiaketarako eskatzen dutenaren adibide bat dela esan dute, eta parte hartzera animatu dituzte DBHko ikasleak, horiei zuzendua baidago lehiaketa. Parte hartu nahi dutenek gustuko errezeta bat bidali behar dute ekaina amaitu baino lehenago eusliderrakerrezetak@gmail.com helbidera. Bideoan ez bada, idatziz ere aurkeztu daitezke errezetak lehiaketara, baina kasu horretan prestatu denaren argazkia bidaltzeko eskatu dute.
Hiru saro zozkatuko dituzte parte hartzaile guztien artean, 60 euroko hiru erosketa bono.