Lan dinamika berreskuratu eta entitateekin batzen hasiko da Elgoibarko Euskaraldia Taldea

Barren.eus 2020ko eka. 18a, 13:25

Elgoibarko Euskaraldia Taldea martxan da berriz ere. COVID-19ak sortutako krisiak taldearen lan-dinamika eten zuen, baina berriz ere ekin behar diotela erabaki dute. Badakite egoera ez dela gozoa, baina euskalgintzak ere aurre egin behar du, jendarteko gainontzeko atalek bezala.

Elgoibarko EuskaraldiaTaldekoek entitateekin egon nahi dute. Elgoibarko entitateetkin. "Nahi eta ahal duten entitateekin", zehaztu dute. Ekainean, uztailean edo irailean, entitate bakoitzari ondoen datorkionean.
Euskaradiaren bigarren edizioa azaltzeko batu nahi dute entitateekin, "motz-motz".
Ariguneak identifikatu eta sortzea da entitateek bigarren edizioan egin beharrekoa, eta horretan lagundu nahi diete.
Euskaraldian izena ematera animatu nahi dituzte Elgoibarko 800 entitateak; entitateetan euskara gehiago egitea da helburua:

  • Udala eta Udalaren arduran dauden erakundeak.
  • Ikastetxeak.
  • Elkarteak eta gizarte mugimenduak.
  • Merkatariak eta ostalariak.
  • Enpresak eta industriak.

Euskaraldiaren bigarren edizioaren berri jaso nahi duten entitateak Elgoibarko Euskaraldia Taldearekin jarri behar dira harremanetan.