Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 15 emoji lehiaketa Elgoibar ikastolaGazteen arteko hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera informala bultzatzea da “EusLiderrak” izeneko programaren helburua. Parte hartzen diharduten Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre BH Institutuko ikasleek bi lehiaketa antolatu dituzte: I. Emoji Lehiaketa eta Errezeta Lehiaketa.

Emoji lehiaketa antolatu dute Elgoibar ikastolako DBHko 3. mailako eusliderrek, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Parte hartzaileek emotikono batzuen esanahiak asmatu beharko dituzte. Euskal kantak, Elgoibarko tabernak eta Elgoibartar ezagunen izenak dira asmatu beharko dituztenak. Ondorengo bideoan ageri dira asmatu beharreko Emojiak.

Parte-hartzeko DBHko 1, 2 , 3 edo 4. mailako ikaslea izan behar da. Guztiak asmatu ondoren, erantzunak bidali: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edota Instagrameko kontu honetara igo @eusliderrakelgoibarikastola .Mezu horretan bertan, telefono zenbakia eta izen-abizenak adierazi behar dituzte parte hartzaileek. Asmatzaile guztien artean Elgoibarko dendetan erosteko hiru bonu eta hiru kultur-sari zozkatuko dituzte, guztira sei sari. Erantzunak eta proposamenak bidaltzeko ekainaren 5etik ekainaren 17ra arteko epea dago (ikus hemen I. Emoji Lehiaketako oinarriak)

 • Errezeta Lehiaketa
Institutuko eusliderrek “Errezeta lehiaketa” antolatu dute. Errezeta bat grabatu eta sarean jarriko dute, eta DBHko ikasleak animatuko dituzte euren errezetak bidaltzera, eta parte hartzaile guztien artean sarien zozketa egingo dute. Sare sozialetan egingo dute lehiaketaren zabalkundea.

 • EusLiderrak programa
Ikasturte honetan “EusLiderrak” izeneko programa burutu da Elgoibarren, Elgoibarko Udalaren, Elgoibar Ikastolaren, Arreiturre BH Institutuaren eta Ahize-AEK aholkularitzaren elkarlanari esker. Programa honen helburua gazteen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera informala bultzatzea izan da.

Ikastolako eta Institutuko DBH 3. mailako 120 ikasle inguruk parte hartu dute eta euskararekiko motibazioa lantzeko hiru saio jaso dituzte. Behin saio horiek bukatuta, 30 ikaslek (partaideen %25) adierazi dute proiektuarekin jarraitzeko asmoa dutela eta “Ekintza soziala” lantzeari ekin diote, eta horren emaitza dira antolatu dituzten bi lehiaketa hauek. Fase berri hau bukatzean, ikasle horiek hizkuntza liderrak bihurtuko dira, hau da, eusliderrak, eta DBH 4ra iristen direnean, DBH 3ko ikasleen euslider izateko aukera izango dute, Ahize-AEK aholkularitza etxearen eskutik jasoko duten prestakuntzari esker.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza