Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 10 gozatusaean euskaraz ataria'Gozatu sarean euskaraz' kanpaina abiatu du Jaurlaritzak, ingurune digitalean euskararen erabilera sustatzeko. Ia 100 eduki eta baliabide digital batu dituzte atari batean, besteak beste, webserieak, aplikazioak edo mugikorrerako jolasak.

Konfimanamenduaren aurretik asko kontsumitzen ziren  Interneteko produktuak, eta zer esanik ez konfinamendu sasoian; kontsumoa nabarmen igo da. Interneten ere euskararen erabilera bultzatzea da 'Gozatu sarean euskaraz' kanpainaren helburua, eta kanpainarekin Eusko Jaurlaritzak sustatutako produktuak eskura ipini nahi izan dizkiete herritarrei, horretarako propio sortutako atarian: gozatusareaneuskaraz.eus

Aipatutako kanpaina sare sozialetan burutuko da udan zehar (Youtube, Instagram, Twitter, Facebook). Lehenengo fase honetan aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dituzte. Hurrengoetan, berriz, beste baliabide batzuk zabalduko dira (kulturakoak, euskara ikastekoak, e.a.)

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) urteak daramatza ingurune digitalerako euskarazko edukiak eta bestelako baliabideak diruz laguntzen edo sustatzen. Hortaz, urte hauetan guztiotan, dirulaguntza deialdietan edo beste sustapen-lerro batzuetan parte hartu duten guztiei esker, euskarazko baliabide ugari aurki dezakegu ingurune digitalean euskaraz aritzeko. Alabaina, askotan ez da erraza izaten eduki edo baliabide horietara heltzea, horiek merkatuan euskaraz dauzkagula jakin ere, ez dakigulako. "Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Deialdian esleipendun direnei berariaz eskatzen diegu egiten dituzten produktuak zabaltzeko, eta egiten dute, baina, hala ere, askotan gerta daiteke nahikoa ez izatea eta produktu horiek Interneteko zabaltasunean galtzea, kasurik txarrenean, edo aurreikusitako erabiltzaile-kopurua txikiagoa izatea eta indarra galtzea", azaldu du Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek.
Horretaz kezkatuta, eta EABren Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atalean hainbatetan egindako gomendioa ere izanik, HPSk produktu horiek zabaltzeko kanpaina bat abiatzea erabaki du, nolabait enpresek edo eragileek egiten duten zabalkunde lanari bultzada bat emateko. "Zer esanik ez, pandemiaren garai hauetan sareko baliabideek hartu duten pisua ere kontuan hartu beharrekoa da", zehaztu du Dobaranek.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza