Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 12 kartela bai euskarari covid19 soarte elgoibarSaltokietan eta ostalaritzako guneetan erabiltzeko esamoldeak bildu ditu Bai Euskarari elkarteak, eta kartel edo errotuloak sortu ditu horiekin, merkatari eta ostalarientzako erabilgarriak izan daitezkeenak.

"Azken asteotan koronabirusarekin lotuta eguneroko bihurtu zaizkigu zenbait esamolde, batez ere saltokietan eta ostalaritzako guneetan erabiltzeko. Gure komunitateari ekarpena egiteko asmoz zenbait esamolde bildu eta kartel edo errotuluak sortu ditugu, merkatari eta ostalarientzako erabilgarriak izan daitezkeenak", azaldu dute Bai Euskarari elkarteko arduradunek. Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak ere bat egin dute Bai Euskarakoek sortutako ekimenarekin, biek elkarlanean sustatzen duten Gurean Bai ekimenaren bitartez. Hala, Elgoibarko merkatariei eta ostalariei ekimenaren berri emateaz gainera, kartelak ere helarazi dizkiete.

Kartel bakoitzak hiru bertsio ditu: euskara, euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa. Zerrendan agertzen ez den esaldi ohikoren bat erabiliz gero, edo euskaraz nola esan ez badakite eurei jakinarazi edo partekatzeko eskatu diete ostalari eta merkatariei. Horretarako, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar da.
Bergoi Madernaz Bai Euskarari elkarteko lankideak azaltzen du ekimena honako bideoan:

2020 05 13 covid kartela eus bai euskarari

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza