Egunotako bizipenak partekatzera animatu gaituzte Euskaralditik

Barren.eus 2020ko api. 30a, 16:11

'Etxealditik Euskaraldira' ekimeneko 7. ariketa proposamena gaur, bihar eta etzi prestatu, eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da.

Hona Euskaraldiak zabaldu duen gonbidapena: “Aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta leihoak erabili ditzagun partekatzeko. Izan ere, Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea dugu asmo”. Gogoratu horretarako erabili behar dituzuen etiketa eta traola @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira direla. Ondorengo bideoan azaltzen dutenari begiratu bat eman eta parte hartzera animatu gaituzte.