#EtxealditikEuskaraldira, 6. ariketa: Eraman euskarazko zinea zure egongelara!

Barren.eus 2020ko api. 29a, 10:04

Euskarazko filmak ikusi eta besteekin komentatzea, horixe da 'Etxealditik Euskaraldira' ekimeneko gaurko proposamena. Itziar Ituño aktoreak azaldu du ariketa nola egin.

Asteazkena ikuslearen eguna izan ohi da zinemetan. Etxealditik Euskaraldira ekimenaren gaurko proposamena euskarazko filmak ikusi eta ingurukoekin film horien bueltan hausnartzea da. Ikusi, ikusi zer dioen Itziar Ituño aktoreak: