#EtxealditikEuskaraldira, 5. ariketa: Erosketak egitean lehen berba euskaraz

Barren.eus 2020ko api. 28a, 14:02

Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: Dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako... balio dezake, gainera.

Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila. Gaurko proposamena, EtxealditikEuskaraldira ekimeneko bosgarren ariketa, momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… Hona azalpena:

Egunero bezala, zuen mezuak, argazkiak… zabaltzerakoan @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traolarekin etiketatu, ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin partekatzeko.