Honako lotura honetan eskuratu daiteke puntua baina norberak ere sortu dezake berea. "Nola? Piztu irudimena eta sortu puntu hori etxean duzun materialarekin: kartulinak, errotulki eta margoak, oihal zatiak...", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek. Era berean, goian ikus daitekeen irudia whatsappeko profil irudian jartzera animatu dituzte euskaltzaleak. "Guzti honekin «Etxealditik Euskaraldira» ekimenean parte hartzen ari zarela adieraziko dugu!".