Rita Aldabaldetreku: "Euskaraldiak badu baikortasunetik eta ilusiotik ere ekarpen bat egiteko aukera uneotan"

Barren.eus 2020ko api. 21a, 16:27

Etxealditik Euskaraldira ekimena jarri du martxan Euskaltzaleen Topaguneak, eta honen inguruko xehetasun guztien berri eman du Euskaraldiko koordionatzaile orokorra den Rita Aldabaldetrekuk (Zarautz, 1993).

Etxean egon behar den garai honetan, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko asmoarekin, 'Etxealditik Euskaraldira' ekimena jarri du martxan Euskaltzaleen Topaguneak. Euskaraldirako beroketa ariketa izan nahi du, eta horretarako, apirilaren 24tik aurrera, egunero eta astebetez, ekintza ezberdinak planteatuko dituzte. Hona hemen Goienak  Aldabaldetrekuri egin dioten elkarrizketa: