Bertan behera laga dituzte Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz

Barren.eus 2020ko api. 3a, 15:53

 

"Euskal Herrian eta  munduan maiatzerako eta ekainerako antolatuako ekitaldi guztiak bertan behera laga badituzte, gu ezin ginen salbuespena izan", zabaldu dute. Samin handiz hartutako erabakia izan dela aitortu dute, ezinbestean hartutako erabakia. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak nabarmendu du oso garrantzitsuak direla jaialdi hauek ikastolen mugimenduarentzat, baina  larrialdi egoera honetan ezinezkoa iruditu zaiela "tamaina honetako jairik" egitea. Horren harira esan du beste garai batean egitea aztertzen ari direla, baina ez dutela errazik ikusten. Udazkenean, Nafarroa Oinez eta Kilometroak jaiak egiten dira eta zailtasunak ikusten dituzte urte-sasoi horretan egiteko. Noiz eta nola ospatu datozen egunetan aztertuko dutela nabarmendu du