Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina hasi du Mendaroko Udalak UEMArekin lankidetzan

Barren.eus 2020ko api. 2a, 11:03

 

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izatea bultzatu nahi dute. Errenta euskaraz egiten dutenen kopuruak gora egiten dihardu, baina hala ere, gehiengo handi batek gaztelaniaz egiten du. Iaz, 989tik 220k egin zuten euskaraz. Administrazioa euskalduntzeko duen eraginagatik, euskararen normalizaziorako bidean udalerri euskaldunak egiten ari diren beste urrats bat da errenta aitorpena ahlaik eta herritar gehienek euskaraz egitea. Urratsa sendoa izan dadin, baina, herritarren babesa eta parte-hartzea ere beharrezkoa dira, eta hautu horretan eragin nahi du Udalak, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan ere.

Errenta aitorpena egiteko, hainbat modu daude, aurrez uarreko hitzorduak bertan behera gelditu edo udazkenera arte atzeratu badira ere.

Nola egin Foru Ogasunarekiko euskarazko hizkuntza hautua:

1 Errenta kanpainaren barruan. Ogasunarekin harremanentzeko hizkuntza euskara hautatzeaz eta aitorpena bera euskaraz betetzeaz gain, aukera ona da norberaren dautak Aldundiari lagatzea baimentzea, Diputazio osoarekiko harreman hizkuntza euskara izan dadin.

  • Errenta mekanizatuko bulegoan. Zergadunak bere euskarazko hautua adierazi behar dio langile publikoari.
  • Interneteko Zergabidea plataforman. Errenta aitorpena betetzean, hizkuntza aukera egin behar da: Datu pertsonalak < Administrazioarekin harremana izateko hizkuntza < euskara.
  • Gestorian. Zergadunak bere euskarazko hautua adierazi behar dio gestoari.

2-Urte osoan zehar. Pertsona fisikoen 030 eredua (edo pertsona juridikoen 036 eredua) betetzean, euskarazko hautua markatzen da harreman hizkuntza moduan. 030 eredua Ogasuneko edozein bulegotan aurkeztu daiteke, edo Aldundiaren erregistro zentralean (Donostian, Gipuzkoa plazan). Era berean, Interneteko Gipuzkoataria plataforman ere harreman hizkuntza aukeratu daiteke,  "Ogasuna eta Finantzak < Harremanetan jartzeko Ogasuneko datuak" atalean.

Foru Ogasunak autolikidazio proposamena herritarraren hizkuntza hautuaren arabera bidaltzen du gero.