Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 30 2019 06 26 errotuloak euskaraz marrubi elgoibarUdalerrian euskara sustatzen jarraitzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak hurrengo dirulaguntzak eskainiko ditu 2020 urtean. Jarduera horietarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da.

Honakoak dira Elgoibarko Udalak euskara sustatzen jarraitzeko eskainiko dituen dirulaguntzak: 

  • Elgoibarko Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasteko dirulaguntzak, baita barnetegietarako ere (laguntza hauek eskatzeko azken eguna irailaren 25a izango da).
  • UEUk, EHUk eta Hik Hasik euskara hutsean antolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntzak.
  • Elgoibarko establezimenduetako errotulu nagusia euskara hutsean edota irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko dirulaguntzak.
  • Herriko enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko dirulaguntzak.

 • Eskaerak urriaren 30erako

Jarduera hauetarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da eta interesdunek dagoeneko eskabideak aurkez ditzakete HAZen, Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana kalea 2, behea), edota telematikokiUdalaren webguneko Herritarren Atarian.

Hona hemen deialdiaren oinarriak -PDF-

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza