Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 10 euskaraldia elgoibar aurkezle sarea aitoririondo amaiasastreElgoibako Euskaraldia Taldeak aurkezle-sarea sortzen dihardu, ariketaren bigarren edizioa Elgoibarko entitateei aurkezteko. Momentuz, 27 lagunek eman dute izena aurkezle-sarean, baina, lagun asko batzen bazaizkie, "gehiago eta hobeto" izango dela diote, eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

 Euskaraldia ekimenaren lehen edizioan norbanakoek egin zuten ariketa. Norbanakoak izan ziren protagonistak. Bigarren edizioan, berriz, norbanakoekin batera entitateek ere era aktiboan parte hartzeko aukera izango dute. Hori izango da bigarren edizioak dakarren berrikuntzarik nagusiena.
Ariketan parte hartu nahi dutela erabakitzen duten entitateek euskaraz lasai jarduteko aukera duten guneak edo hiztun taldeak identifikatu beharko dituzte. Ariguneak deituko diete gune edo talde horiei. Euskaraz lasai aritzeko gune edo talde babestuak izango dira ariguneak, eta entitateetako hizkuntza-ohiturak euskararen mesedetan aldatzea izango da helburua.
Era askotariko entitateak izango dira: erakunde publikoak eta haien ardurapekoak, kultur eta kirol elkarteak, gizarte mugimenduak, denda-taberna eta jatetxeak, ikastetxeak, enpresak ...
Dozenaka entitate daude Elgoibarren, eta, ahal duten neurrian, entitateekin aurrez aurre egon nahi dute Elgoibarko Euskaraldia Taldekoek, Euskaraldiaren bigarren edizioa azaltzeko. Baina jendea behar dute horretarako. Aurkezle-sare sendo bat osatu nahi dute. Ahalik eta jende gehien bilduko duen aurkezle-sarea. "Euskaraldia ariketan sinesten duen jendea. Entitate bati ariketa aurkezteko prest dagoen jendea. Bakoitzak erabakiko du zein entitateri aurkeztu nahi dion: lan egiten duen enpresako zuzendariari, kafea hartzen duen tabernako nagusiari, bazkide den elkarteko lehendakariari, militantea den alderdi politikoko buruari...", azaldu dute.
Aurkezle-sarean izena ematen dutenek behar duten laguntza eta formazioa jasoko dute aurkezpenak "eroso eta gustura" egin ditzaten.

27 lagunek eman dute izena, momentuz, aurkezle-sarean. Aitor Iriondo eta Amaia Sastre dira horietako bi, BARREN aldizkariari eman dioten elkarrizketan (-PDF-) irakur ditzakezue eragile-sarean izena emateko izan dituzten arrazoiak, eta baita Euskaraldiaren lehen edizioa nola bizi izan zuten ere.
• Eragile-sarean izena emateko:

  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • 943 741 626  /  643 499 169

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza