Ariketan parte hartu nahi dutela erabakitzen duten entitateek euskaraz lasai jarduteko aukera duten guneak edo hiztun taldeak identifikatu beharko dituzte. Ariguneak deituko dituzte gune edo talde horiek. Euskaraz lasai aritzeko gune edo talde babestuak izango dira ariguneak, eta entitateetako hizkuntza-ohiturak euskararen mesedetan aldatzea izango da helburua.
Era askotariko entitateak izango dira: erakunde publikoak eta haien ardurapekoak, kultur eta kirol elkarteak, gizarte mugimenduak, denda-taberna eta jatetxeak, ikastetxeak, enpresak ...
Dozenaka entitate daude Elgoibarren, eta, ahal duten neurrian, entitateekin aurrez aurre egon nahi dute Elgoibarko Euskaraldia taldea osatzen duten lagunek, Euskaraldiaren bigarren edizioaren xehetasunak azaltzeko. Baina jendea behar dute horretarako. Ahalik eta jende gehien. Euskaraldia ariketan sinesten duen jendea. Entitate bati ariketa aurkezteko prest dagoen jendea. "Bakoitzak erabakiko du zein entitateri aurkeztu nahi dion: lan egiten duen enpresako zuzendariari, kafea hartzen duen tabernako nagusiari, bazkide den elkarteko lehendakariari, militantea den alderdi politikoko buruari... gehiago eta hobeto egingo dug asko bagara", azaldu dute.
Eragile-sarean izena ematen dutenek behar duten laguntza eta formazioa jasoko dute aurkezpenak eroso eta gustura egin ditzaten.
Eragile-sarean izena emateko:
- E-postaz: elgoibar@euskaraldia.eus
- Telefonoz: 943 741 626 edo 643 499 169
- Euskaraldiaren bigarren ekitaldia aurkeztuko dute abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean (2019-11-26)
- Euskaraldiaren inguruan egindako ikerketaren emaitzak argitaratu dituzte (2019-09-17)
- Euskaraldiaren argi-ilunak (2019-02-06)
-
Euskaraldia Elgoibarren: laburpen-bideoa (2018-12-05)
-
Amaitu da Euskaraldia ariketa soziala (2018-12-03)
- Euskaraldiak sortu dituen bizipenak eta sentimenduak elkarri kontatuz emango diogu amaiera ariketari (2018-11-30)
- Euskaraldiari ongi-etorria egin diote elgoibartarrek (2018-11-23)
- Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztuta, izen-emate ofiziala zabaldu dute Elgoibarren (2018-09-20)
- Euskararen erabilera sustatzeko “Euskaraldia, 11 egunez euskaraz” ekimena aurkeztu dute Elgoibarren (2017-12-03)
- Euskara plaza publikora atera zuten 'Jalgi hadi plazara!' jaialdian parte hartu zuten ehunka lagunek (2016-12-03)
- Elgoibar dantzan jarri du 'Beitxu, Beitxu!' kantuaren lipdub-ak (2015-11-28)
- Euskaraz bizi nahi dut flash mob-ak jendez bete zuen Kalegoen plaza (2014-12-04)