DanobatGroup-en Euskararen Eguneko lehiaketak baditu irabazleak

Barren.eus 2019ko abe. 10a, 13:33

'Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia' lemapean Danobatgroup kooperatiba taldeak bi lehiaketa antolatu zituen euskararen eguna ospatzeko, bata bertako beharginei zuzendutakoa eta bestea kooperatibak dituen herrietako gizarteari zabaldutakoa.

 Langileei zuzendutako lehiaketan lemari jarraiki taldeka parte hartzeko ariketa batzuk egin behar izan dituzte hiru egunez eta Garazi Lertxundi eta Nerea Galarzak osatutako taldeak irabazi zuen lehiaketa.
Gizartera zabaldutako ekimenean parte hartzeko berriz Danobatgroup-ek bere eguneroko lanean erabilienak diren hitz teknikoz osatutako hiztegian hainbat kontsulta egin behar ziren honako esteka honetan: https://www.danobatgroup.com/eu/euskara eta hiztegian sartzeko hitz berriren bat proposatu. Parte hartzaile guztien artean Basque Culinary Center-en eskutik bi lagunentzako 360ºko esperientzia gastronomikoa izateko aukera zozkatu da, eta kasu honetan Maddi Mendibil Artetxe izan da irabazlea.
DanobatGroup-etik jakinarazi dutenez, lehiaketaz gain, taldeko kooperatiba bakoitzak arrakasta handiz ospatu du euskararen eguna euskarari mezuak idatziz, bideoren bat sortuz, kafe eta bizkotxo dastaketak eginez, edo antzerako beste ekimenen bidez.