Euskararen aldeko aldarriak kalera atera dituzte Elgoibarko Herri Eskolakoek

Barren.eus 2019ko abe. 3a, 12:21

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera kalera irten dira Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak.

Euskararen alde idatzi dituzten esaldiak udaletxeko balkoitik irakurri dituzte Herri Eskolako ikasleek. Kalegoen plazan batutako umeek dantza egin dute gero, eta kalejiran joan dira Maalako parkeraino. Disko-festarekin gozatu dute Maalan, euskal kantak abestuz eta dantzatuz.

2019 12 03 euskararen eguna elgoibar herri eskola maalan