Euskaraldia ariketa soziala 2018ko udazkenean egin zuten estreinakoz Euskal Herri osoan, 11 egun euskaraz lemapean. 220.000 lagunek hartu zuten parte, tartean, 1.804 elgoibartarrek. Datorren urterako bigarren edizioa prestatzen ari dira dagoeneko. 2020ko udazkenean izango da, 15 eguneko ariketa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
• Aurkezpena musika eskolan
Lehen edizioko metodologia bera izango du bigarrenak, ahobizi eta belarriprest rolekin, baina izango da berrikuntzarik: bigarren edizioan, norbanakoekin batera, elkarte eta entitateek ere era aktiboan hartuko dute parte. Bigarren edizio horren nondik norakoak aurkeztuko dituzte Elgoibarren abenduaren 3an, martitzena. Musika Eskolako auditoriumean izango da aurkezpena, 19:00etatik aurrera. Lehen edizioak lagatako ondorio nagusiak azaldu ondoren, bigarren edizioaren ezaugarri nagusien berri emango dute, eta Euskal Herri osoan irakurtzeko prestatu den manifestua ere irakurriko dute. Amaitzeko, talde erretratua aterako dute Aita Agirre plazan. Elgoibarko Euskaraldia taldekoek egitasmo honekin bat egiten duten norbanako eta erakundeak gonbidatu dituzte aurkezpen ekitaldira.
Elgoibarko Euskaraldia Taldeak sustatzen du egitasmo hau Elgoibarren, Udalaren eta Danobatgroup taldearen laguntzarekin.
∞Lotura duten albisteak:
- Euskaraldiaren inguruan egindako ikerketaren emaitzak argitaratu dituzte (2019-09-17)
- Euskaraldiaren argi-ilunak (2019-02-06)
-
Euskaraldia Elgoibarren: laburpen-bideoa (2018-12-05)
-
Amaitu da Euskaraldia ariketa soziala (2018-12-03)
- Euskaraldiak sortu dituen bizipenak eta sentimenduak elkarri kontatuz emango diogu amaiera ariketari (2018-11-30)
- Euskaraldiari ongi-etorria egin diote elgoibartarrek (2018-11-23)
- Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztuta, izen-emate ofiziala zabaldu dute Elgoibarren (2018-09-20)
- Euskararen erabilera sustatzeko “Euskaraldia, 11 egunez euskaraz” ekimena aurkeztu dute Elgoibarren (2017-12-03)
- Euskara plaza publikora atera zuten 'Jalgi hadi plazara!' jaialdian parte hartu zuten ehunka lagunek (2016-12-03)
- Elgoibar dantzan jarri du 'Beitxu, Beitxu!' kantuaren lipdub-ak (2015-11-28)
- Euskaraz bizi nahi dut flash mob-ak jendez bete zuen Kalegoen plaza (2014-12-04)