Elgoibarko taldea sortu dute Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokorako

Barren.eus 2019ko aza. 23a, 12:41

Egunek aurrera egin ahala, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen moduan, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz hamar galdera erantzun behar izaten dituzte.

 

Ahalik eta erantzun gehien asmatu behar dira, eta ahalik eta azkarren. Asmatutako erantzun kopuruaren eta pasatako denboraren arabera, puntuak lortuko ditu parte hartzaileetako bakoitzak. Sailkapena astekoa da: astelehehenetik domekara arteko partidak hartzen dira kontuan. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 14E3A7 kodea erabili behar da Elgoibarko taldera batzeko.

Azken aldiantaldeetako lehia bizitzen ari da Egunean Behin jokoan, eta hainbat herritan sortu dituzte jokoan parte hartzeko taldeak. Sustatu.eus atarian azaldu dutenaren arabera Ean, Eibarren, Lekeition edo Zumaian, besteak beste.